Bertso barnetegia Gorozikako aterpetxean

Bizkaie! 2013-03-07 09:23   Bertsolaritzea

Martian bertso barnetegia egingo da Gorozikako aterpetxean. Bertso eskoletako eta bat-batean lehen pausuak emoten dabilzan ume eta gaztetxuak batuko dira barikutik domekara, martiaren 8tik 10era, hain zuzen be.

Bertsotan egitera zuzendutako astegoiena izan arren izango da bestelako ekintzarik denpora librean gustura egoteko. Mendi bueltatxua, jokoak, bertso kantaldiak eta zapatu gauean Arkaitz Estiballes eta Onintza Enbeitagaz bertso afaria izango dabe gaztetxuek.

Ondo paseteaz gan lagun barriak egin eta bertsotan ikasi eta astegoien berezi bat pasetako aukera aparta izaten da urtero sasoi honetan Bertsozale Alkartearen eta Ikastolen Alkartearen artean antolatzen daben barnetegian.

Izena emoteko ondoko telefono zenbakietara deitu: 94-6812711 (Bizkaiko Bertsozale Alkartea) edota 94-4354340 (Bizkaiko Ikastolen Alkartea). Prezioa: 40 euro persona bakotxeko baina etxe bereko kide batek baino gehiagok izena emoten badau, bigarrenak erdia ordainduko dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu