Forma Eszeniko Barrien Nazinoarteko Topaketea martxan Bilbon

Bizkaie! 2014-05-26 15:45   jardunaldiak

Lehenengo edizinoan legez, Bilboko Alondigea proposamen artistiko horreen eragileentzako topagunea izango da maiatzaren 26tik 31ra. Sensibilidade desbardinetako sortzaileek espazio berberetan eguneroko kontzeptuen ikuspegi eta barrikusketak proponiduko ditue. Artean, zuzeneko artean, momentu horretan bakarrik ikus daitekeen horretan, finkatzen dabe begiradea, eta hori esperientzia bihurtuko da publikoarentzat.

Bilboko Alondigan gaur abiatutako 3,2,1 Forma Eszeniko Barrien Nazinoarteko Topaketea sortzaile eszeniko garaikideentzako programea da, Alondigearen Zuzeneko Arteen programazino-ildoaren barruan. Zenbaki-joko horrek formatu berezi bati erantzuten deutso: hiru edizino, hiru urte, amaiera bat. Betikotzeko asmorik ez dauen denpora zehatzeko zikloa da formatu hori. 3 (2013), 2 (2014) eta 1 (2015) edizinoetan, zikloa jaio, esperimentau eta hil egiten da. Bertan, zenbait proposamen artistiko batzen dira, gaur egungo performancearen, jantzearen eta antzerkiaren ganeko kontzepzino barrikusiagaz. Alkarren artean eta bestelako arteakaz lotzen diran hiru diziplina horreek beste era batera planteetan ditue hainbat gai, kontzeptu eta sinergia.

Lehenengo edizinoan legez, Bilboko Alondigea proposamen artistiko horreen eragileentzako topagunea izango da maiatzaren 26tik 31ra. Sensibilidade desbardinetako sortzaileek espazio berberetan eguneroko kontzeptuen ikuspegi eta barrikusketak proponiduko ditue. Artean, zuzeneko artean, momentu horretan bakarrik ikus daitekeen horretan, finkatzen dabe begiradea, eta hori esperientzia bihurtuko da publikoarentzat. Helburua esperimentetea, barritzea, kritikoa izatea, aurkeztea eta antzeztea da.

Bigarren edizino honetan, gainera, edozeinek protagonista izateko aukerea izango dau ikuskizunetako batean; Atlas Bilbao performancean, hain zuzen be. Atlas Bilbao performancean parte hartuko daben 100 personetako bat izateko, mezu elektroniko bat biadu alhondigabilbao@alhondigabilbao.com helbidera formulario honegaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu