Durangoko IV. Begira Photo azken txanpan

Bizkaie! 2014-06-26 14:34   jardunaldiak

Kinua Argazki alkartearen bultzadaz, Begira Photo Festivalaren laugarren edizinoaren oinarri nagusiak Euskal Herriko autore gazteen lana erakustea eta Afrika eta Asiako argazkilari batzuk ezagutzera emotea dira. Bagilaren 10etik 29ra, zortzi erakusketa, lau berbaldi, argazki-liburu baten aurkezpena, hiru ikus-entzunezko proiekzino eta bi tailer izan dira eskura.

Kinua Argazki alkartearen bultzadaz, Begira Photo Festivalaren laugarren edizinoaren oinarri nagusiak Euskal Herriko autore gazteen lana erakustea eta Afrika eta Asiako argazkilari batzuk ezagutzera emotea dira. Bagilaren 10etik 29ra, zortzi erakusketa, lau berbaldi, argazki-liburu baten aurkezpena, hiru ikus-entzunezko proiekzino eta bi tailer izan dira eskura.

Horreez gan, herri partaidetzea protagonista bihurtzeko asmoz, formatu handiko erretratuen erakusketa kolektiboa, Familia gaiaren inguruan herritarrek sortutako horma-argazkia, kamera estenopeiko erraldoia ezagutzera emoteko Durangoko F-stop argazkilaritza alkartearen Big Mama proiektua eta Igor Elortza eta Unai Iturriagak gidatutako bertso zein argazkiak buztartzeko ekitaldia be izan dira Durangora hurreratu diranen gozagarri.

Era berean, jaialdia agurtzeko amaiera jaia be ospatuko da, zinemea, Begira Lagun zozketea eta DJ Satteren musikearen laguntzinoagaz. Amaierako jaia, zapatuan, bagilaren 28an izango da Plateruena Kafe Antzokian.

DJ Satte Leioako Kalian egiten dan Confuksion ekitaldiaren antolatzailea da. Bestalde, soul, funk, jazz, brazilian, latin musika muetatako binilozko diskoen bildumak egin eta jarten ditu. Bere saioak beti dira eleganteak eta jantzarako oso aproposak, musika baltz onenaren artean, estilo eta garai asko nahastetan baititu. Satte gaur egun desagertuta dagoan Bilboko Bullitt Groove Club mitikoko DJ izan zan. Orain, DJs Global Funkers (www.globalfunkers.com) kolektiboko kidea da.

Durangoko IV. Begira Photo nazinoarteko argazki jaialdi honetan parte hartu daben artisten artean dagoz Rous Boisier, Bego Anton, Segun Lazkano, Goiuri Aldekoa-Otalora, Godzilla, Helena Goñi, Garazi Erdaide, Txelu Angoitia, Jesus Mari Arruabarrena, Iñigo Beristain, Oskar Alegria, Jesus Mico edota Zaloa Fuertes.

Arte eta Historia Museoa, Plateruena Kafe Antzokia, Pinondo Etxea, azokea, Tanka komunikazino estudioa, Udaletxeko plazea, Ezkurdi plazea, Andra Mariako eleizpea, saltokietako erakusleihoak eta kalea izan dira Begira Photo Festival jaialdiaren elkarguneak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu