Alex Txikon, Juanjo San Sebastian edota Ferran Latorre, Arrigorriagako Mendi Astean

Bizkaie! 2014-10-27 17:36   jardunaldiak

Urriarean 28an hasiko da Padura Mendi taldeak eta Arrigorriagako Udalak antolatutako Mendi Astea 2014. Ferran Latorre mendizale katalana izango da lehenengo hizlaria. Hatxean eta izotzean egindako eskaladak izango ditu berbagai 20:00etatik aurrera, Lonbo aretoan.

Urriarean 28an hasiko da Padura Mendi taldeak eta Arrigorriagako Udalak antolatutako Mendi Astea 2014. Ferran Latorre mendizale katalana izango da lehenengo hizlaria. Hatxean eta izotzean egindako eskaladak izango ditu berbagai 20:00etatik aurrera, Lonbo aretoan. Hamar zortzimilakotik gora igon ditu, Juanito Oiarzabal, Silvio Mondinelli, Juan Vallejo eta Edurne Pasabanegaz batera ibili da.

Beste bosto berbaldi antolatu ditue Arrigorriagako Mendi Astean. Halanda ze, urriaren 30ean, Pedro Cifuentesek Txileko Patagonian  egindako zeharkaldiaz egingo dau berba, Paineko Hiru Torretan bakarkako lehenengo zeharkaldia egin dau berak.

Barikuan, hilaren 31n, mendia eta segurtasuna izango ditue berbagai Ertzaintzaren salbamendu taldeetako kideek, eta astelehenean, zemendiaren 3an, Jose Nietok eta Maren Gotik Nepalen egindako Anapurnako ibilbidea azalduko dabe.

Aste horretan beste berbaldi bi egingo dira. Martitzenean, Alex Txikonek aurten gauzatutako proiektu handi bien ganean jardungo dau, Kangchenjunga eta Trango Torreak, hain zuzen be. Azkenengo saioa hilaren 6an eskainiko dau Juanjo San Sebastianek, besteak beste Sebastian Alvaro eta Ramon Portilla ondoan zituala, Hegoaldeko Georgia Ugarteetara egindako bidaiari buruz egingo dau berba.

Berbaldi guztiak Lonbo aretoan izango dira, 20:00etan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu