Martxan da ArriKomik Arrigorriagako I. Komiki Azokea

Bizkaie! 2015-01-29 16:47   jardunaldiak

Zezeilaren 7ra bitartean, ArriKomik Arrigorriagako I. Komiki Azokeak mueta askotako jarduerak antolatuko ditu, besteak beste, proiekzinoak, erakusketak, erakustaldiak eta musikea. Abarrak alkarteak atondu dau ekimena, Arrigorriagako Udalaren laguntzinoagaz.

Zezeilaren 7ra bitartean, ArriKomik Arrigorriagako I. Komiki Azokeak mueta askotako jarduerak antolatuko ditu, besteak beste, proiekzinoak, erakusketak, erakustaldiak eta musikea. Abarrak alkarteak atondu dau ekimena, Arrigorriagako Udalaren laguntzinoagaz.

Asisko Urmeneta marrazkilaria izango da protagonistea edizino honetan. Halanda ze, udaletxeko erakusketa gelan bere lanaren errepasoa egiten dauen erakusketea egongo da zezeilaren 7ra arte. Horrezaz han, Arrigorriagako ikastetxe eta institutuko ikasleen lanak be ikusi ahalko dira bertan. Astegunetan, 18:00etatik 20:00etara edegiko dabe, eta astegoienetan, 12:00etatik 14:00etara. Udaletxeko beheko aldean azokea egingo da.

Zapatu-domekan, urtarrilaren 31n eta zezeilaren 1ean,  istorio grafikoen munduaren ganeko hainbat ekimen egingo dira herrian. Zapatuan, herriko hainbat artista, graffitigile eta karikaturagile egongo dira udaletxeko plazan, 12:00etan. Ostean, herri bazkaria egingo dabe Arguia Txokoan, Estropozu bertso eskoleak girotuta. Eguna amaitzeko, 20:00etatik aurrera, Fetitxe, Atzurkada, Ohiu eta RkR taldeen kontzertuak egongo dira.

Domekan, herriko artistak, graffitigileak eta karikaturagileak Udaletxeko plazara bueltauko dira, eta eguna Kalerki kale antzerki taldeagaz amaituko da, 13:00etatik aurrera.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu