Arte sorkuntzeak teoria eta militantzia femininistan daukan eragina aztertuko dabe Arte Eder fakultadean

Bizkaie! 2012-02-08 14:53   jardunaldiak

Arte sorkuntzan teoria eta militantzia feministen eragina. Arte sorkuntzearen eraginak teoria eta militantzia feministetan jardunaldiak zezeilaren 9an eta 10ean egingo dira, EHUren Arte Eder fakultadean, unibersidadeko iturriek jakinarazo dabenez.

Arte sorkuntzan teoria eta militantzia feministen eragina. Arte sorkuntzearen eraginak teoria eta militantzia feministetan jardunaldiak zezeilaren 9an eta 10ean egingo dira, EHUren Arte Eder fakultadean, unibersidadeko iturriek jakinarazo dabenez.

Topaketeta hamalau aditik parte hartuko dabe, eta metodologia feministeak eragindako emiitza artistikoak eta feiminismoak berak planteatzen dituan erronkak izango ditue berbagai. Eguenean, 16:00etatik aurrera, Mobimentu feministak, feminismoak akademian eta kultura kudeaketan gaiaren ganean eztabaidatuko dabe. Hiru hizlari izango dira: Saioa Olmo, identidade kolektiboa, brandinga, generoa eta feminismoa arloetan aditua; María Mur, Consonni arte garaikideko produkzino-etxeko zuzendaria; eta Artecnociencia y Feminismos ikerketa-taldeko kide Enkarni Gómez eta Ainhoa Güemes.

Barikuko saioak goizez hasiko dira, 10:00etan. Ezagutza prozesuak praktika artistikoaren bitartez. Akademia eta praktikea jorratuko dabe. Honetan be hiru parte-hartzaile egongo dira: María ptqk, bioteknologia eta natur zientziak gai hartuz kultura-ekintzak egiten dituan Soft Power programaren zuzendaria; Itziar Okariz, New Yorken zein Bilbon lan egiten dauen artistea; eta Kontxa Elorza, EHUko Arte Eder Fakultateko Arte eta Teknologia saileko irakaslea

Jardunaldiak barikuan amaituko dira. 16:00etatik aurrera Mobimentu feministak eta ezagutza prozesuak arte praktiken bitartez gaiari eztabaidatuko dabe ondokoek: María José Belbel, Digmeout. Discursos sobre la música popular, el género y la etnicidad DVDaren zuzendaria, Erreakzioa-Reacción ekimeneko kide Estibaliz Sádaba, Azucena Vieites eta bulegoa z/b espazioko kide Beatriz Cavia, Leire Vergara eta Miren Jaio.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu