Bilbon, Zorrotzaurreko La Terminal gunean.
|Jardunaldiak
CyberLehiaren lehen finalean bost talde ibiliko dira alkarren kontra, zibersegurtasun eta hacking arloetan dituen ezagutza eta trebetasunak erakutsiz. Txapelketearen lehen edizino honetan, Lanbide Heziketako 25 ikastetxetako 280 ikaslek baino gehiagok hartu dabe parte, danak be goi-mailako zikloetako edo espezializazino-ikastaroetako ikasleak izan dira, Informatika eta Komunikazinoak eta Elektrizidadea eta Elektronika lanbide-arloetako ikasleak.