Emon bostekoa!, Ibilaldia´05eko kantea aurkeztu dabe

Bizkaie! 2005-03-18 00:00   Musikea
Ilusinoa ez da falta izan, kantan azpimarratzen dan antzera, “eregiten gabizen etxera” pop-rock estiloan ondo-etorria emoteko. Bizkaie!

Neville Staple Nafarroan

Bizkaie! 2005-03-11 00:00   Musikea
Neville Staple: 1979 The Specials (Chrysalis) and Blue Plate Specials (Big Ear) 1980 The Specials AKA Live E P (Two Tone), The Specials Live At The Moonlight Club (Two Tone), More Specials (Chrysalis) Desmond Decker & The Specials (Trojan) 1982 The Fun Boy Three (Chrysalis) 1983 Waiting (Chrysalis) 1984 The Best of Fun Boy Three (Chrysalis) 1991 The Singles Collection 1992 Special Beat Live (Receiver UK), The Specials & Friends (Receiver UK), The Specials Live – Too Much Too Young (Receiver UK), The ...

Gau berezia Bilboko Kafe Antzokian Howe Gelb eta Anarigaz

Bizkaie! 2005-03-11 00:00   Musikea
Bilboko Kafe Antzokian martiaren 3an eskainiko dau kontzertua Howe Gelb ezagunak. Baina ez da bakarrik egongo: Anari be bertan egongo da, barriro be zuzenekoetan barruan daukan guztia emon guran. Beraren hirugarren diskoan bete-betean sartuta dabil Anari, baina tartetxua izango dau Bilbora hurreratzen diran guztiak pozik ixteko. Bizkaie!

Van Morrisonen Bilboko kontzerturako sarrerak agortuta

Bizkaie! 2005-03-04 00:00   Musikea
What´s Wrong With This Picture? da plazaratu dauan azken lanaren izena. Blue Note zigiluagaz atara dau eta lan horregaz etapa barri bat hasi dau musikari irlandarrak. Bilboko kontzertuan lan horretako kantak entzungo dira gehien bat. Hori bai, betiko kantak be eskainiko ditu Morrisonek. Them taldean joten ebanean hain ezagun egin ziran ‘Baby Please Don´t Go’, ‘Here Comes The Night’, ‘Gloria’ eta ‘Mystic Eyes’ be entzun ahal izango dira Euskaldunan zezeilaren 28an eta martiaren 1ean, 20:30etatik aurrera. Urte ...

Eraso! Ingalaterran

Bizkaie! 2005-03-04 00:00   Musikea
Eraso! Estigia taldekoa izan zan Ander (bajua), Nestor Urdanpilleta (gitarrea), Sergio Ruiz (ahotsa + gitarrea) eta Iñigo Beitia (bateria) dira. Lehen Amaiur Cajaravillek joten eban bajua baina lan kontuak zirala-eta taldea itxi egin behar izan eban. Lehenengo diskoa atara baino lehenago, maketa bi grabau ebezan, ‘Guztiaren arabera’ 1997an eta ‘Gaua’ hurrengo urtean. 1999an lehenengo diskoa etorri zan, ‘Erantzunik gabe’, eta izenak esaten dauanari kontra eginez, Euskal Herriko publikoak erantzun ona emon eutsen. Handik urte bira ‘Oraina eta geroa’ plazaratu eben, eta ...

Disko barriak eta kontzertuak ugari

Bizkaie! 2005-03-04 00:00   Musikea
Uda ostean, barriz, Kepa Junkera bilbotarrak disko barria plazartuko dau 2004an Grammy Latinoa irabazi eta Athletic Bihotzez lana atara ostean. Mikel Laboa eta Benito Lertxundik be disko barriak merkaturatuko dabez aurten. Oihuka diskoetxeak Evaristoren talde barriaren, hau da, Gatillazoren lana plazaratuko dau laster eta Vulpes taldekoak be ez dagoz geldi. Doctor Deseoren CD eta DVDak be barrikuntzen artean kokatuko doguz baina Mikel Urdangarin, Gatibu eta Berri Txarrak bakarlari eta taldeen diskoak be laster eukiko doguz disko dendatan. Konzertuei ...

Et incarnatus, Tolosako Inauteriak alaitzen

Bizkaie! 2005-02-25 00:00   Musikea
Et Incarnatus ganbera orkestrearen lehenengo lana da Tolosako Inauterien ganean egindakoa. Bertan, errepertorio herrikoiaren barruan, jai nagusietako kantuak be entzun daitekez. Taldea soka selekzinorik profesionalenetarikoa dala esan geinke, eta ezaugarri horreri diskoan parte hartu daben kolaboratzaileak gehitzen badeutsaguz, lana emonkorra dala esan leiteke. Tartean Benito Lertxundi eta Anjel Unzu dagoz, Natxo de Felipegaz batera. Beste hainbat musikari ezagun be ibili da kolaborazinoetan Et incarnatus taldearen lehenengo lan honetan. Diskoaren izenak berak dinoan legez, Inauterietako kanta herrikoiak batzen dituan lana da ...

Starmarket, Karate, 4 Teen Killers eta Samiam taldeak Euskal Herrian

Bizkaie! 2005-02-25 00:00   Musikea
Azkenik, AEBtik Samiam ekarriko dau Euskal Herrira Noise On Tourrek. Laukote estadubatuarrak Bilboko Azkena aretoan joko dau. Black Flag alde gogorrenean eta Descendents punk-pop ereduan buru izan ebazan bolada bikainaren ondoren, Minor Threat, 7 Seconds edo Bad Religion heldu ziran, Samiamen oinarri izan ziranak, hain zuzen be. Denporeagaz, taldeari izakera propioa emotea lortu eben. Ahotsa berezia da, laukotearen estilo personalaren ezaugarri nagusia. Izan be, abeslariaren ahotsa entzunda argi dago Samiam dala jotzen ari dan taldea. Rock and rollaren barruan Motörhead-i ...

The Pub Ibiltaria 9 plazan

Bizkaie! 2005-02-25 00:00   Musikea
2004ko abenduaren 21ean, Santo Tomas egunean Bilboko Pio Baroja plazan zuzen-zuzenean grabautako lana da. Aurreko urteotan ohikoa izan da Arenaleko karpapean egitea kontzertua baina aparkalekuaren obrak dirala eta, 9. Pub Ibiltariaren kontzertua Pio Baroja plazan egin da, urtero legez, jentearen sekulako erantzunagaz; horren erakusgarri, Oskorrikoakaz batera, 200 ahots eta 300 musikari baino gehiago batu ziran bederatzigarren hitzorduan. Pub Ibiltariaren bederatzigarrena herririk herri ibiliko da maiatzean baina lehenago Oskorri taldeak beste disko bat aurkeztuko dau. Umeentzako diskoa izango da eta aurreko ...

Bryan Adamsen kapritxoak eta U2 Anoetan

Bizkaie! 2005-02-18 00:00   Musikea
U2 Donostian, abuztuaren 9an Beste talde ezagun batek be Euskal Herria bisitauko dau aurten, abuztuaren 9an Donostiako Anoeta estadioa hain zuzen be. Bilboko BEC azokako Arena aretoaren zabaltze-ekitaldian parte hartzekoak ziran irlandarrak baina Bryan Adams izango da inaugurazinoa egingo dauana. ‘Vertigo 2005’ birea San Diegon (AEB) hasiko dau martiaren 28an laukote irlandarrak eta Ipar Amerikako 13 uritan kontzertuak eskaini ostean, bagilaren 10ean helduko dira Europara Bono eta lagunak, Bruselara hain zuzen be. Europan 24 kontzertu eskainiko ditu taldeak. 'How To ...

Kantuketan 05 jaialdiak Imanol kantaria omenduko dau

Bizkaie! 2005-02-18 00:00   Musikea
Bizkaie!

Elurretan taldea. Pop musikearen alde

Bizkaie! 2005-02-18 00:00   Musikea
Olatu baten zai “Olatu baten zai” deitzen da taldearen lan barria eta 5 abestik eta bideoklip batek osotzen dabe. Bost abestietatik 4 euskeraz dira eta bestea Rodrigo Garciaren olerki baten egokitzapena da. Bideoklipari dagokionean, Arkaitz Basterra izan da zuzendaria eta Peio Irizarrena izan da edizinoaren ardurea. Informazio gehiago behar izan ezkero, http://www.elurretan.com Gotzon Uribe

Euskal Herriko Gazte Orkestrea pozik Txinatik bueltan

Bizkaie! 2005-02-11 00:00   Musikea
Euskal Herriko Gazte Orkestrea Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren ekinbidez jaio zan 1997an. Helburu nagusia euskal musikarien prestakuntzarako tresna izatea da, euskal musikari gazteen arte eta giza heziketa egokia ahalbidetzea hain zuzen be. Azkenik, zubi lana egiten dau Euskal Herriko Gazte Orkestreak, maila handiko musikari gazte horreek lan arlora salto egin dagien. EGO Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak bultzatutako eta BBKren, Kutxaren eta Vital Kutxaren gizarte-ekintzek lagundutako ekimena da. EOS etxean Alemanian kontzertuak emon ostean Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Berlinen ez eze, Bielefeld ...

Gontzal Mendibil, hogeita hamar urte taula ganean

Bizkaie! 2005-02-11 00:00   Musikea
'Zuri so' ‘Zuri so’ Mendibilen disko biziena dala esan geinke. Berak idatzitako testuez gan, maite dauzan hainbat olerkarienak be erabilten ditu oraingo honetan, Bitoriano Gandiaga, Jose Luis Padron, Kirmen Uribe eta Igor Estankona artistenak berbarako. Horregaitik, akaso, Arratiako musikariak berak autortu dau lan hau sentibera, zuzena eta sakona dala. Amodiozko 11 abesti batzen ditu lanak eta Euskalduna Jauregian danak entzun ahal izango dira, azken hogeita hamar urteotako Mendibilen hainbat kantagaz batera. Disko barria aurkezteko beste kontzertu batzuk be eskainiko ditu ...

GOR barriak

Bizkaie! 2005-02-11 00:00   Musikea
- GOR GAUAK: Pasa den abenduan eginiko Gor Gauetan izandako giro ezin hobea ikusita, beste bi emonaldi izango dira ekimen honen barruan; helburu nagusia zigiluko talde barriei bultzadatxoa emotea da zuzeneko duinen bitartez. Ondokoak dira hurrengo hitzorduak: - Zezeilaren 19an: Tuterako Noboo Aretoan: SKUNK + SKABECHE RIBER BAND - Zezeilaren 24an: Bilboko Kafe Antzokian: KEROBIA + LENDAKARIS MUERTOS Bizkaie!

‘Metamorfosis, Basicamente Lento’, Doctor Deseoren ikuskizuna

Bizkaie! 2005-02-04 00:00   Musikea
Zea Mays-eko Aiora Rementeriaren ahotsagaz, musikearen eta antzerkiaren arteko buztarketea eskaintzen dau Doctor Deseok lan honetan. Ander Lipus-en zuzendaritzapean, kanta trankil ugari joten dabez, 20 baino gehiago. Hori dala eta, kontzertura trankil joan behar da, pare bat ordu baino gehiagoko ikuskizuna da eta. Tartean Mikel Piris saxoa eta flautea joten ibiliko da. Egindako lana DVDan grabauko dabe, eta edozeinek erosi ahal izango dau edonoiz ikusi ahal izateko. 1987an atara eban lehenengo diskoa taldeak, ‘Doctor Deseo’ izenagaz. Garai hareetan ‘euskal rock ...

Tierra Santa eta Flyin Freak taldeek bira erraldoiari ekingo deutsie

Bizkaie! 2005-02-04 00:00   Musikea
Flyin Freak: Idi Bihotz eta Noraezean taldeetan ibilitako hainbat musikari beteranok FLYIN FREAK taldea sortu barri dabe: Mikel Bazar (ahots nagusia), Pedro Hermosilla (gitarra erritmikoa), German Ulazia (teklatua), Gorka Bizar (baxua) eta Albaro Alonso (bateria). Heavya, metala eta power metala oinarritzat hartuta, ingelesez kantetan dabe, euren asmoa ahalik eta urrunenera, Europako nahiz Europaz kanpoko herrietara heltzea da eta. Asmo horregaz kaleratu dabe lehenengo diskoa: It’s the time. Oso abesti luzeak dira (The Last Paradise kantua bederatzi minutukoa da), luzeak ...

"Euskadiko Soinuak" Midem musika azokan

Bizkaie! 2005-02-04 00:00   Musikea
Azkenik, informazino gehiago behar izan ezkero, www.euskadikosoinuak.com webgunera jotea interesgarria izan daiteke; ganera, programan dagozan enpresen arteko komunikazioa bultzatzeko web programa barri bat be eskura dago; horren bitartez, informazioa alkartrukatzeko aukerea dago sektoreko enpresen artean. Gotzon Uribe