Diaspor han, Bat Gehio taldearen azken lana

Bizkaie! 2005-01-28 00:00   Musikea
Abestiek flamenko ukutua daukie, eta pop musikearen eragina be igarten jake. Ganera, runbea eta erritmo beroak be ez dabez ahaztu gura izan Diaspor han lanean. Kontzertu ugari emongo dabez datozan egunotan, Gipuzkoan gehienak, baina beste leku batzuetan be egongo da euren musikeagaz gozetako aukerea. Bizkaie!

Victor de Diego Group

Bizkaie! 2005-01-28 00:00   Musikea
Laugarren disko honetan Victor de Diegok berak sortutako abestiak entzun ahal izango dira. Oraindino ez dau zehaztu zein izango dan lanaren izenburua, baina martiaren hasierarako kalean egongo dala zehaztu dau musika-taldeak. Victor de Diegoren ibilbide musikala 1984an hasi zan ‘Pork Pie Hat’ eta ‘Infussion’ taldeetan. Banda honeekaz sari ugari irabazi ebazan Donostia, Getxo, Mallorca eta Eivissako jaialdietan. Ganera, bakarlaririk onenaren saria jaso eban 1986ko Donostiako Jazzaldian. Ordutik, grabazino eta zuzenekoetan musikari ezagun ugarigaz batera jo dau eta talde askotako partaide ...

Inoren Ero Ni Europan dabil egunotan

Bizkaie! 2005-01-21 00:00   Musikea
Gotzon Uribe

Musika elektronikoa egunotan Bilbon

Bizkaie! 2005-01-14 00:00   Musikea
Bizkaie!

Euskal Herriko Gazte Orkestreak kontzertuak emongo ditu Txinan

Bizkaie! 2005-01-14 00:00   Musikea
Antolatzaile txinatarrakaz adostutako musika-egitarauan Straussen polkak eta balsak dira nagusi. Gabonetako ohiko egitaraua da, Vienako Orkestra Filarmonikoaren Urtebarri eguneko kontzertu ospetsuan eskaintzen dabenerane antzekoa. Straussen obrez gan, Bizet, Brahms, Mancini, Sarasate, Li Huanzhi, Aragues, Dvorak, Barbieri, Chapi, Vives, Granados, Txaikovski edota Bretonen piezak entzun ahal izango dira Txinako bira horretan. Bizkaie!

Bilbao Hiria XVII. Pop-Rock Lehiaketea

Bizkaie! 2005-01-07 00:00   Musikea
Egutegia 1. Fasea (Izenemotea eta maketen aurkezpena). 2. Fasea (Sailkatuen kontzertuak zuzenean BilboRock aretoan: Martiaren 3tik maiatzaren 20 arte). - Pop-Rock kontzertuak: eguenetan. - Metal kontzertuak: barikuetan - Joera Barrietako kontzertuak: barikuetan. Azken kontzertuak (Pop-Rock eta Metal) - Finalistak Metal arloan: 2005ko bagilaren 8an, eguaztenean. - Finalistak Pop-Rock arloan: 2005ko bagilaren 9an, eguenean. Gotzon Uribe

Loreak zaraman

Bizkaie! 2005-01-07 00:00   Musikea
Bizkaie!

Surfin Kaos taldeak eta Fredi Paiak egin dabe Euskal Herrian Euskeraz-en 25. urteurreneko kantua

Bizkaie! 2005-01-07 00:00   Musikea
‘Hogeita bost urte eta gero Euskal Herrian Euskaraz’ Horixe da urteurrena ospatzeko erabiliko dan leloa. Mende laurena pasau danean, oraindino be EHE lako erakunde batek hor jarraitzen dau eta zoritxarrez esan behar da ze horrek gaur eguneko egoerea oraindino be ez dala gurako geunkena adierazoten daualako. Euskerearen ofizialtasuna lurralde osoan eta euskaldunon hizkuntza eskubideak bermatzeko bidea da aurrerantzean be landu behar dana. 1979an EHEk esaten eban legez, ‘Euskerea barik Euskal Herririk ez!’ leloak inoiz baino zentzun handiagoa dauka gaur egun ...

Benito Lertxundiren lehenengo bederatzi diskoak salgai

Bizkaie! 2004-12-31 00:00   Musikea
1985. urtean, Gaueko ele ixilen baladak lana plazaratu eban Antonio Breschi pianista italiarraren laguntzinoagaz. Mauleko bidean-izatearen mugagabean 1987an plazaratu eban, eta Pazko gaierdi ondua 1989an. Kanta ezagunak eta herrikoiak publikau ebazan lan horretan Lertxundik. 1993. urtean bilduma bikotx bi merkaduratu ebazan, eta 1996an Hitaz oroit lana egin eban. Ahuen sinfonikoa, Euskadiko Orkestra Sinfonikoagaz eta Nere ekialdean be publikau ebazan Lertxundik. Diskoak - 'Ez Dok Amairu' (Herri gogoa, 1971) - 'Orri laño mehe batek' (Artezi, 1974) - '...eta maita herria, üken dezadan plazera' (Artezi ...

Entzun! musika aldizkariak 18 euskal talderen bideoklipak batzen dituan DVD bat kaleratu dau

Bizkaie! 2004-12-31 00:00   Musikea
DVDan dagozan bideoklipak ondokoak dira: Gari (Hil ez dena); Ruper Ordorika (Zaindu maite duzun hori); Doctor Deseo (Abrázame); La Buena Vida (Un actor mejicano); Afrika (Aparteko mundua); Atom Rhumba (Gone); Inoren Ero Ni (Aurrez aurre); Señor No (Llámame); Su Ta Gar (Bizitzaren borroka); Flyin' Freak (It's the time); Kudai (Ni naiz); Kuraia (Udaberri azidoa); Mermaid (I Rock); Neubat (Basamortu Motela); Audience (Over On fire in a song); Tanta + Xabier Erkizia (Ezer jakin gabe remix). Ganera, Materia taldearen 'Marionettes (some ...

Gontzal Mendibil: ‘Zuri so’

Bizkaie! 2004-12-24 00:00   Musikea
Beraren testuez gan, maite dauzan hainbat olerkarienak be erabili izan ditu kantak sortzeko garaian Mendibilek, Bitoriano Gandiaga, Jose Luis Padron, Kirmen Uribe eta Igor Estankona artistenak berbarako. Eta holan egiten dau ‘Zuri so’ lanean be. Horreez gan, hainbat musikari ezagunek be hartu dabe parte diskoan, Afrika eta Marife Nogales kantariek berbarako. Aurkezpen ekitaldian Mendibilek disko zuzena, sentibera eta sakona dala esan eban. Aurreko bi lanetan orkestra eta abesbatzen laguntzinoa izan baeban, oraingo honetan hainbat musikariren laguntzinoagaz dator Arratiako kantaria. Tartean ...

‘Fermin Muguruza 99-04’

Bizkaie! 2004-12-24 00:00   Musikea
Lanaren atal musikalean, CDan, kanta ugari batzen dira, eta ez berak bakarrik abestu eta sortutakoak, baita hainbat lagunegaz batera egindakoak be, Afrika eta Sorkun ezagunak tartean. Honeek dira CDan batzen diran kantak: Fermin Muguruza - 99-04: (CD) 1 . Bideak 2 . Dues Nacio 3 . Furtibo Putakumiak 4 . Basurdea 5 . Beamon Jauzia 6 . Amesten 7 . Beamon 8 . Guayaquil City 9 . Peret: Espera Un Momento 10 . Dub Manifest (Rude Remix) 11 . Big Beñat (Pez Mix) 12 . Big Beñat (Pery Mix) 13 . Puzka (Zuzenean Bilbon ...

Rockdelux aldizkariaren zerrendea (II)

Bizkaie! 2004-12-24 00:00   Musikea
Gotzon Uribe

Fito & Fitipaldis taldearen zuzenekoa plazan

Bizkaie! 2004-12-17 00:00   Musikea
Igaz kaleratutako ‘Lo más lejos, a tu lado’ diskoagaz sekulako arrakastea lortu eban Fito & Fitipaldis taldeak, eta disko hori aurkezteko biran 120tik gora kontzertu eskaini dabez orain arte. Dana dala, bira ez da amaitu oraindino: Sevillan Marea taldeagaz batera abenduaren 11n joko dabe, Logroñon abenduaren 18an, eta Gasteizen abenduaren 30ean amaituko dabe bira erraldoia; guztira, 125 kontzertu izango dira. Euskal Herrian ez eze, Catalunya, Galizia eta Espainiako leku askotan eskaini dau bere musika zuzenean Fito y los Fitipaldisek, eta kontzertu askotan aretoak bete egin dira. Bizkaie!

Txapel: ‘Tonto el que lo lea’

Bizkaie! 2004-12-17 00:00   Musikea
Diskoa plazan dago daborduko, Txapel taldeak daukazan berezitasun danak entzuleei eskaintzeko asmoagaz. Punkaren abiadura handian doaz Txapelen kantak, rockaren indarragaz eta baita etenbako melodiakaz be. Ez dabe inor aspertu gura, eta egin beharrekoa labur eta arin egiten dabe; horregaitik, kantak oso laburrak dira eta entzunaldia bera be laburra da. Hamalau abestitan (sei euskeraz eta zortzi gaztelaniaz), Iñigitok berak sortutakoak eta taldeak oneretxitakoak danak, inor ez dala beste inor baino gehiago gogorarazo gura dabe. Horretarako jarri deutse, hain zuzen be, izen ...

Game over: PLT erabarritua

Bizkaie! 2004-12-17 00:00   Musikea
Indarrak bat eginda, PLTko hiru kideak David Gonzalez, Xampe eta Rafa Rueda jaiobarri legez sentidu dira, lehenengo diskoetan igarten diran sentsazinoakaz baina pozik geratu dira azken produktuagaz. Egoereak eraginda, leitekeana da testu ilunagoak agertzea diskoan eta, oro har, diskoa rockeroagoa, zuzenagoa izatea. Hori bai, taldea zuzenean ikusteko datorren urteko martira arte edo itxaron beharko da; bien bitartean, geldiro-geldiro zuzenekoa preparetan eta egoera barrira ohitzen joango dira. Bizkaie!

Dj Axular: ‘Euskal labeldun techno progresiboa jorratu dot ‘Anitza’ diskoan’

Bizkaie! 2004-12-10 00:00   Musikea
‘Anitza’ diskoaren aurkezpen kontzertuak: - Getxon, Areetako Geltokiko plazako karpan, zemendiaren 26an. Gaztejainahaste. AFRIKA + SELEKTA + DJ AXULAR + Graffiti erakustaldia. Kontzertua (20:00etan) eta Erakustaldia (17:00etatik 20:00etara). - Mutrikuko Beheko Plazan, abenduaren 4an. - Txitxarron, abenduaren 25ean, arratsaldez. - Durangoko Plateruena Kafe Antzokian, urtarrilaren 5ean. Bizkaie!

‘Vacaciones de mi mismo’, Manolo Garciaren poesia

Bizkaie! 2004-12-10 00:00   Musikea
Beste alde batetik, Los Rapidos taldean eta Quimi Portetegaz batera, Los Burros eta El Ultimo de la fila taldeetan ibili ostean, bakarka hiru disko plazaratu ditu: ‘Arena en los bolsillos’ (1998), ‘Nunca el tiempo es perdido’ (2001) eta, hiru urte isilik egon ostean, ‘Para que no se duerman mis sentidos’ (2004), 16 kantu eta bideoklip bat eta argazkiakaz hornidutako DVD berezia. Manolo Garciak kontzertu bi emon ebazan Bilbon pasa dan astean eta La Casilla ganezka egoala, disko barriko 12 bat ...

‘Hamaika koloretan dantzan’: umeentzako antzerki musikala

Bizkaie! 2004-12-10 00:00   Musikea
Datozen emonaldiak: - Zemendiaren 20an, Goizuetan 18:30etan. - Zemendiaren 24an, Atarrabian 17:30etan. - Zemendiaren 27an, Hendaian 15:00etan. - Zemendiaren 28an, Ikaztegietan 17:30. - Zemendiaren 29an, Sestaon 10:00etan eta 11:30etan. Bizkaie!